LA LEZE, IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN XXVI.AURKEZPENEAN SARITUTAKO ARTZAIN-EKOIZLEAK, ORDIZIAN.

Eli Gorrotxategi, Jose Mari eta Arkaitz Jauregi (La Leze) izan dira Idiazabal gazta berriaren aurkezpenaren eta mozketaren XXVI. edizioaren kalitateagatik eta erregulartasunagatik saritutako artzainak. Aurkezpena 2020ko maiatzaren 27an egin zen Ordizian, Idiazabal gaztaren babes eta sustapen gisa.

Halaber, Goinek jaso du gaztandegien kategorian erregulartasun saria.

Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatutako ekitaldia Oiangu parkean egin da, edukiera mugatuarekin eta bizi dugun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin.

Unai Campok, Bilboko Porrue jatetxeko sukaldariak, egin du Idiazabal gazta berriaren mozketa eta “Gazta honek askatasun usaina du, eta pixkanaka normaltasunera iristen ari gara” adierazi du.

COVID-19 pandemiak apirilaren 15ean ospatu behar zen Artzain Eguna eta Idiazabal gazta berriaren mozketa bertan behera uztera behartu zuen. Artzain Egunean artaldea herrigunetik pasatzen da, eta aurtengo ekitaldia desberdina izan bada ere, Lazkaomendiko Intzartzu baserriko Iztueta familia bere artaldearekin Oianguraino iritsi dira.

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak eskerrak emanez hasi du hitzaldia. “Eskerrik asko, Udalarekin batera, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiari eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenari, baita Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ere” non hauek ere ekitaldian parte hartu duten. Alkateak azpimarratu du “Garai zailak dira, batez ere lehen sektorearentzat”.

Miriam Molinak, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak, egungo egoerak gure sektorean eragiten dituen zailtasun gehigarriak ere aipatu ditu, eta joan den kanpainako ekoizpenari buruzko datu eman ditu.

Sarituak izan diren artzain eta gaztandegiei diplomak emanez amaitu da aurtengo ekitaldi xumea.