ABIAN DA ARTZAI GAZTA PARTAIDE DEN LATXA ENERGY PROIEKTUA

Azken urteotan, kontsumitzailea gehiago kontzientziatu da elikagai-sistemek ingurumenean duten eraginaz, eta, neurri batean, elikagaien ekoizpen jasangarria elikagaien ekoizpenak ingurumenean dituen ondorioei buruzko sentsibilizazio publiko gero eta handiagoari erantzuten zaio, elikagai osasuntsuenen eta modu etikoan ekoiztutakoen aldeko joerak islatzen baititu.

Latxa Energy proiektuak honako helburu hauek ditu: energiaren erabilera murriztea, energia eraginkortasunaren bidez ardi latxaren ustiategien ingurumen portaera hobetzea, energia sortzea eta ingurumen-aztarna murriztea.

Jasangarritasuna hobetzeko faktoreen artean, gure sektorean energiaren kontsumoa eta kostua nabarmentzen dira, azken hau izanik gure ustiategi txikien emaitzen kontuan eragin zuzena duen faktore kritikoetako bat. Beraz, kontsumoak eta fakturazio energetikoa murrizteak zuzenean eragiten du aurrezpen ekonomikoan. Ondorioz lehiakortasuna eta, aldi berean, ingurumen-aztarna hobetzen laguntzen du.

Kerixara SLL gaztandegiaren gidaritzapean, Latxa Energyren Talde Eragilea honako partaide hauek osatzen dute: Etxezuri EZ, Grupo Goiener, Noemi Salazar Gómez (nsg), Neiker, Azti, Latxa Esnea koop, Artzai Gazta eta Ihobe-FNSko gazteen enplegua suspertzeko plana.

Talde eragile honen helburua Idiazabal JDB gazta egiten duten gaztandegien jasangarritasuna ebaluatzea da, beraien artaldearen esnetik abiatuta, Bizi Zikloaren Analisi (BZA) metodologiaren bidez eta arreta berezia jarriz gaztandegien energia kontsumoari, kontsumo puntuetan energia eraginkortasuna eta sorkuntza hobetuz, eta bide batez, ingurumen aztarna ere murriztuz.

Horretarako, hiru proiektu pilotu jarri dira abian, sektorea ordezkatzen duten bi instalazio-eredutan: ustialekua eta gaztagintza / ustialekua bakarrik. Proiektu pilotuen bidez ingurumen aztarna, gaur egungo energia efizientziaren maila, bai instalazio berri eta baita 20 urtetik gorako aintzintasuna dutenetan, eta ustiategietan energIa sortzeko ereduak aztertuko dira, beren baliabideetatik abiatuta.

Ustiategietan balioztatuko dira beste instalazio batzuetan erreplika daitezkeen hobekuntza neurriak. Horien artean sartzen dira energía eraginkortasuna handitzea eta energia sortzea iturri berriztagarrietatik abiatuta: eguzki-energia, biomasa, etab. Beti ere ekonomia zirkularraren ikuspegia eta hobekuntza horiek berekin dakarten inpaktu soziala galdu gabe.

Latxa Energy proiektua 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen esparruan garatzen da, 2019ko ekitaldiari dagokiona. Eusko Jaurlaritzak eta FEADER funts komunitarioak ematen diote laguntza Latxa Energy proiektuari.