XXXVIII. EUSKAL HERRIKO IDIAZABAL ARTZAI GAZTA TXAPELKETA

Joseba Insausti, Kortaria, Eneko Goiburu, La Leze eta Beñat Egaña, Euskal Herriko Idiazabal Baserrikoa Artzai Gazta onenen artean lehen 5 irabazleak, Idiazabalen.

Aurtengoan XXXVIII. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatu da Idiazabalgo frontoian. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenak parte hartu dute.

30 gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain  Rafa Gorrotxategi, Maialen Arzallus eta hainbat Artzai Gaztaren artzain-elaboratzaile bazkideekin batera parte hartu dute.

Ordiziko Joseba Insausti  “OTATZA” lehenengo saria irabazi du, Lekarozko Kortaria gaztategia “INFERNUKO GASNA” bigarrena, Segurako Eneko Goiburu “ONDARRE” hirugarrena,  Ilarduiako  “LA LEZE” laugarrena eta Mutrikuko Beñat Egaña “GOIENETXE” gaztategiak, bostgarrena.

Sari-banaketan izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakaria eta Artzai Gaztako ordezkariekin batera.

COVID-19a dela eta, aurten ezin izan da ospatu Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketarekin batera egiten zen Idiazabalgo “Baserritarren Eguna”. Baina bertaratutakoek, aurtengo edizioan, herri kirolez gozatu ahal izan dute eta gazta erosi ahal izan dute frontoi ondoko salmenta postuetan, egun alai eta jendetsu batean.

Eta egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betez, artzainek beren lana eta ilusioa beste urte batzuetan bezainbeste edo gehiago transmititzen jarraitzen dute. Zorionak eta eskerrik asko guztioi.

Hala ere, txapelketa zuzenean jarraitu ahal izan da Goierri Telebistan eta streaming bidez Berria, Artzai Gazta eta Idiazabalgo Udalaren webguneetan.