RIS3 EUSKADI: OSARTZAIN PROIEKTUA, ARTISAU-GAZTANDEGIETAKO BIZKARREKO LESIOEI AURRE EGITEKO TRESNA BERRIAK.

RIS3 Euskadi lurralde-ekonomia eraldatzeko estrategia bat da, eskura dauden baliabideak I+G eta berrikuntzako lehentasun-multzo mugatu batean biltzen dituena.

Beraz, RIS3 Euskadi lanean ari da hazkundea eta enplegua sortzen dituzten balio erantsi handiko eremuetan sakontzeko. Euskadik enpresa-gaitasuna eta gaitasun zientifiko-teknologikoa duen aukera-eremuak dira.

Elikaduraren arloan aurrera eramandako proiektuetako bat OSARTZAIN proiektua izan da, Artzai Gaztak, Aztik eta Ardi enpresak bultzatutako proiektua. Prototipo mekanikoak garatu dira gatzatua upelaren hondotik manipulatzeko, artisau-gaztaren elaborazioan, lesioak izateko arrisku txikiagoarekin.

Horrela, gorputz-jarreraren karga eta kargen manipulazioa gutxitzen eta muskulueskeleto-nahasmenduak (TME) saihesten saiatzen da, ekipo mekaniko berri bat garatuz eta eskala errealean balidatuz eta lan-prozesuak eta -moduak teknologia berrien erabilerara egokituz, sektorearen iraunkortasuna, lan-baldintzen hobekuntza eta langileen epe luzeko osasunaren babesa bilatuz.

Osartzain-Ris3 proiektuaren bideoa: http://ris3euskadi.eus/caso-exito/osartzain/

Informazio gehiagorako: http://ris3euskadi.eus/ris-3-euskadi/