RICARDO REMIROK, Eulateko artzaia, ONDUTAKO ARDI-GAZTA ONENAREN 2017KO saria jaso du.

Gaur, Ricardo Remirok bere Idiazabal Artzai Gaztarekin, Espainiako ardi gazta onenaren saria jaso du  30. Espainiako jaki sarietako ekitaldian.

Sustapen jauregiak ekitaldi hau jaso zuen, non Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 30.urteaurreneko Espainiako jaki sariak ospatu zituen, sektorean zaharrenak diren sariak hain zuzen ere.

Ricardo Remirok , saria eskaini eta eskertu zion “gure Idiazabal izendapenari, bere laguntzagatik, artzaiei eta gure lagun eta bezero leialei, denboraldiz denboraldi  gure gaztetan konfidantza dutenak”.

 

Ricardo eta Cristina ardi latxaren artzantza tradizionalean aritzen den familia baten buru dira. Bere ardien esne gordina erabiliz egiten dituzte beren gaztak, Nicolás eta Rosita arbasoen eskarmentua eta trebezia dutela abiaburu.

 

30.urteurren honetan, Ministerioak gogoratu zituen nolakoak izan ziren sari hauen hasierak 1987.urtean. Geroztik, urtero etenik gabe antolatu dira, promozio baliabide bat bermatuz arrakasta gehien duen nekazaritzako elikagai sektorean.

“Ardi-gazta onduaren” kategorian, Ricardo Remiro gaztategiak irabazi du 2017ko gazta onenaren saria. Bestalde finalista izan dira, Idiazabal Artzai Gazta diren Urdazubiko (Nafarroa) Bengotxea Lastiri gaztategia (Bengotxea gazta) eta Berastegiko (Gipuzkoa) Jose Inaxio Ugartemendia gaztategia (Gazpio Gazta).