ARTZAI GAZTAKO MAUSITXA, LA LEZE ETA ETXETXIPIA GAZTAK MUNDUKO ELIKAGAI ONENEN ARTEAN

Artzai-Gazta elkarteko Mausitxa, La Leze eta Etxetxipia gaztek 3 eta 2 izarreko dominak eskuratu dituzte Erresuma Batuan egin berri den ‘GREAT TASTE 2016’ txapelketan. Epaimahaiaren aburuz, aurkeztu diren 10.000 produktuetatik 50 onenen artean dago Elgoibarko gazta.

Lau hilabetez dastatzen ibilitako elikagaiak, izarren arabera sailkatzen dira; izar batekin saritua (gozo-gozoa), 2 izarrekin (aparta) eta 3 izarrekin (paregabea). Epaimahaia elikaduraren lanbidearekin erlazionatutako 400 pertsonek osatzen dute.

Aurtengoan Artzai Gazta elkarteko Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansolaren gaztak 3 izarreko domina ez ezik, parte hartu duten 10.000 elikagaietatik 50 onenen artean sailkatzea lortu du: Sailkapena. 

Mausitxa gaztagileaz gain, Artzai Gazta elkarteko beste bi gaztagile ere sarituak izan dira, kasu honetan 2 izarreko dominekin: Etxetxipia gaztandegiko Maria Jesus Larretxea (Elizondo) eta La lezeko Eli Gorrotxategi (Ilarduia).

Bikaintasun honen adierazle da The Guild of Fine Foodek, Artzai Gaztak antolatutako Euskadi-basque Country International Cheese Festivalean euren “World Cheese Awards” gazta lehiaketa ospatu nahi izatea.

great taste