LACTOTEX-EK EUSKADI-BASQUE COUNTRY INTERNATIONAL CHEESE FESTIVAL-AREKIN KOLABORATZEN DU

Lactotex-ek kotoizko ehun eta oihalak egiten ditu gaztagintzarako eta honen mantentzerako. 1968tik ehungintzara zuzendutako famili enpresa batetik sortua da. Gaztaren munduarekin duen erlazioaren ondorioz, jaialdiarekin bat egitea erabaki dute, gune ezberdinen apainketarako oihalak eskainiz. Gazta marketen izango dute presentzia nabaria, esne gordinetik egindako artisau gazte salmenta eta erakusketa gunean.

Marka kataluniarraren espezialitatea ehunen eta kotoi gazen garapenean datza. Bezeroen beharrak asetzeko kalitatezko eta gertuko produktua eskaintzea du helburutzat. Produktu guztiak Oeko-Tex® Standard 100 markarekin daude ziurtatuta, osasunarentzako kaltegarriak diren edozein sustantziaz libre daudela bermatzen duena.

Lactotex (3)