Kraftkar da World Cheese Awardseko txapeldunen artean onena

IMG_9140 baja

Kraftkar (Norvegia) “Champions of the Champions” lehiaketako garaile aukeratu dute gaur goizean. World Cheese Awardsetan txapeldun izan diren 18 gaztak parte hartu dute txapelketan. Agour euskal gaztandegiak meritu handiko bigarren postua lortu du. Donostia Saria, Gazta marketeko gazta onenaren saria, Rey Silos gaztandegi asturiarrarentzat izan da. Gaurko irabazleen izenak ezagutu ostean, Artzai Gazta Nazioarteko Artzaintzaren Lehen Topaketak hartu du protagonismoa.

Emozioz betetako lehen egunaren ostean Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdiak bere ibilbide arrakastatsuarekin jarraituko du gaur Donostian. Atzo, munduko gazta onena aukeratu zen, Kraftkar (Norvegia).

Gaur, osteguna, gaztaren jaialdi erraldoiak aurrera jarraituko du eta lehenengoz, Champions of the Champions lehiaketa ospatu da. Irabazlea atzo munduko gazta onena izendatu zuten Kraftkar (Norvegia) izan da, 80tik 75 puntu eskuratuta. Txapelketak 1988tik egun arte World Cheese Awards sarietan garaile izan direnak izan ditu testigu. Champions of the champions lehiaketan Agour euskal gaztandegiak parte hartu du. Peio Etxelekuren gaztandegiak merito handiko bigarren postua eskuratu du, 68 puntu pilatuta. Hirugarren postuan, Le Gruyère AOP Premier Cru (Suiza) sailkatu da 67 punturekin.

Mundu guztiko 18 ahosabai onenez osatutako epaimahaiak aukeratu du irabazleen artean hoberena. Horien artean izan dira: Victoria Urresti, Jose Carlos Capel, Madrid Fusioneko zuzendaria, Mikel Zeberio, gastronomia kritikoa eta Elena Arzak eta Pedro Subijana sukaldariak.

Aldi berean, Donostia Sariak, Gazta Marketeko, nazioarteko ekoizleen 38 standek osatutako guneko gazta onena izan da saritu du, Rey Silos asturiarra.

Sari banaketan, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun nagusia, Eneko Goia, Donostiako alkatea eta John Farrand, World Cheese Awardseko eta The Guild of Fine Foodeko zuzendari orokorrak parte hartu dute.

Artzai Gazta Nazioarteko Artzaintzaren Lehen Topaketa

Txapeldunen artean txapeldun nor den jakin ostean, lehenengoz, Artzai Gazta Nazioarteko Artzantzaintzaren Lehen Topaketa hasi da, 12.00etan. Bertan bilduko dira landa sektorean lanean ari diren teknikoak eta artzainak, taldean etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Taldearen, kolektiboaren eta komunitatearen kontzeptuak ardatz hartuta esperientzia lokalak nazioarteko ereduekin konpartituko dira.

Eztabaidak, proposamenak eta esperientziak egungo artzaintzaren inguruan. Nekazaritza eta gizartea garatzeko abeltzainak babestu eta sustatzen dituzten udalerrien Europar RED-AREQ Sarearen aurkezpena, baita garapen biojasangarriruntz doazen negozio eredu berriak.

Besteak beste, ondorengoa landuko da bertan: artzaintza ikuspegi publikotik, naturaren ikuspegitik, Artzai Gazta Manifestuaren irakurketa, komunikazioa etorkizuneko kontsumitzaileei begira, Artzai Gazten lan-esperientzia eta etorkizuneko erronkak, eredu ekonomiko komertzialen adibideak, baita ikus-entzunezko proiekzioak ere.

Inaugurazioan, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eta Ainhoa Aizpuruk, Gipuzkoako Ekonomia Foru diputatuak parte hartu dute.

Halaber, egunean zehar gaztaren mundura bidaiatu eta gertutik ezagutzeko aukera eskainiko duten hitzaldi ezberdinak, nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisita eta dastaketa gidatuak egingo dira eta gertutik jarraitu ahal izango dira Jatorri Izendapenen standak.