Jaialdiak irudi berria du

Usadio modernoa, dotorezia ausartaz jantzia.

Jaialdiaren kartelak, ekitaldiaren izen osoa erakusteaz gain, gazta etiketa simulatzen du, gertakizunaren inguruko informazioa bertan jasoz. Esnekia, hau identifikatzen beharrezkoa den informazio hautemangarri guztia idazten den etiketa batez lagundua doa, ekoizlearen izena, osagaiak, iraungitze data, etab. Kasu honetan, jaialdiaren osagai guztiak irakur ditzakegu, data, lekua eta beste hainbat ezaugarri.

Irudiak, ordea, informazio ukiezina islatu nahi du, sentsazioak eta sentimenduak. Loreek, produktuari esentzia eta aroma ematen dieten lehengaiak irudikatzen dituzte. Abereen larreek, azken produktuaren zapore ezberdinak ezartzen dituzte eta produkzio prozesuan ingurumenak rol garrantzitsua du, horregatik irudia honen isla izan behar da. Artzainak, burujabe dira naturak euren ogibidean duen garrantziaz eta horrexegatik zaintzen eta errespetatzen dute ingurumena. Txikitako oroimenak dakartza irudiak, landa eta tradizio edo ohiturak baina modernitate, berrikuntza eta bikaintasunarenak ere, esne gordineko artisau gaztak partekatzen dituen atributuak.

KARTEL_INTERNATIONAL_CHEESE_FESTIVAL