"International Cheese Festival-a herriko proiektua da" Andoni Luis Adurizen ustetan.

Andoni Luis Adurizek, International Cheese festivala Donostian ospatzeak duen balioaren inguruan ausnartzen du eta sukaldari, artzain eta horrenbeste lan egindako ekoizle txikientzako onuragarria izateaz gain, munduan kokatzen gaituen herriko proiektu bat dela azpimarratzen du. Ondo egindako lanaren emaitza eta eguneroko eginkizunaren esfortzuari saria dela gehitzen du.