IDIAZABAL ETA ARTZAI-GAZTAKO 63 GAZTA MUNDUKO ONENEN ARTEAN.

31 Gaztandegiek nazioarteko arrakasta izugarria  lortu dute, 63 domina irabaziz munduko izen haundia duen gazta txapelketan, WORLD CHEESE AWARDS.

Azkarra (Galarreta-Araba) Gaztategiko Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gazta “Munduko gazta keturik onena” izan da.

 

Idiazabal J.I. eta Artzai Gazta Elkarteko gaztategiek “SUPER-URREZKO” domina 1, 12 URREZKO domina, 21 ZILARREZKO eta 29 BRONTZEZKO lortu dituzte,  Bergamon ospatutako World Chesse Awardseko 32.edizioan.

Kontinente ezberdinetik etorritako 3.800 gazta lehiatu dira aurten munduko gazta onenen txapelketa nagusian, urriak 18an Bergamon ospatutako Azokan.

Artzai Gaztako bazkide den Azkarra Gaztategiak aipamen berezia merezi du. Gaztategi honetan Gorka eta Iban Asurmendi anaiak bere latxa artaldearen esne gordinez gazta egiten dute eta bere aitak erakutsi bezala ketzen dute gazta.

30 herrialde  ezberdinetako 250 epaile ingururen ardura izan da gazta onenen izendapenak argitzea. 3.800 gazten artean gure 63 gaztak nabarmendu dituzte; horrek are garrantzi handiagoa ematen dio sariari.

Artzai Gazta Elkarteko eta Idiazabal Gazta Jatorrizko gaztategiak berriz ere munduko gazta onenen artean sarituta izan dira, bere kalitate handia ziurtatuz eta gure gaztaren izen ona nazioarte mailan zabalduz.

Azkenik, asteburu honetan La Seu d´Urgell-en ospatu de Pirineoetako Artisau Gazta Txapelketan Idiazabal Artzai-Gaztako 3 gaztategi sarituak izan dira. Sat Olano (Egino-Araba), Angel Linzoain-Atekoa (Iragi-Nafarroa) eta Baztarrika (Gabiria-Gipuzkoa) gaztategiak lortu dituzte lehen hiru sariak GaztaZaharra kategorian, hurrenez-hurren.

 

Lortutako sariak:

 

SUPER URREAGAZTATEGI IZENA
1 AZKARRA, S.C

 

 

URREAGAZTATEGI IZENA
1ANGEL LINZOAIN
2 BENGOTXEA
1 J. ARANBURU ELKARTE SAT
1 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1 MARTA PEREZ LOPERENA
1PATXI AMILLANO GARASA
1PATXI OTAEGI
1QUESOS LA VASCO NAVARRA, S.A.
1RICARDO REMIRO AGIRRE
2 S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS

 

 

ZILARRAGAZTATEGI IZENA
1 AIXTRA S.C.
1 ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA
2 ARDIARANA S.L.
1 AZKARRA, S.C
4 BENGOTXEA
2 BOSTIBAIETA S.C.
1 HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C.
2 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1JOSEBA INSAUSTI MUJIKA
1 LATXA ESNEA S. COOP.
1 S.C JUANBELTZ LOPEZ
2 SAT OLANO
1TROSKAETA, E.Z.
1UNAI LEKUONA RUIZ DE LUZURIAGA

 

 

BRONTZEAGAZTATEGI IZENA
1 AITOR URIEN TELLETXE
1 AIXTRA S.C.
1ANGEL LINZOAIN
1ARANTXA GARAIBURU ETXEBERRIA
1ARDIARANA S.L.
1 BOSTIBAIETA S.C.
2 FRANCISCO JAVIER MUÑOA
1 GOINE BERRIA S.L
1HNOS. AUDIKANA SAEZ DE BIKUÑA S.C.
1 J.ARANBURU ELKARTE SAT
2 JOSE ANTONIO GARMENDIA IRASTORZA Y OTROS, S.C.
1 JOSE INAZIO UGARTEMENDIA JAUREGI
1 JOSEBA INSAUSTI MUJIKA
2 LA LEZE S.C.
1MARTA PEREZ LOPERENA
2 MAUSITXA, E.Z.
1 PATXI LOPEZ DE URALDE FERNADEZ
2PATXI OTAEGI
1PEDRO ZUZUARREGI ETXEBERRIA
1 RICARDO REMIRO AGIRRE
1S.C JUANBELTZ LOPEZ
1S.C. BALDA ARTOLA Y OTROS
2SANTAMAÑE ELKARTEA, S.L.