I Salón de los Vinos Generosos-en izan da Artzai Gazta

Pasa den maiatzaren 12an “I Salón de Vinos Generosos” ospatu zen. Kalitate goreneko produktu ezberdinen ekoizleekin elkarlanak eta sinergiak burutzeko helburuari jarraituz, Artzai Gaztak ekitaldi honetan parte hartu zuen, ardoak bere gaztekin lagunduz. Madrilgo Miguel Angel hotelean ospatutako ekitaldian 20 ardandegi baina gehiago bildu ziren, gehienak Espainiako jatorri izendapen ezberdinetakoak, baita portugaletik etorritako batzuk ere.

Alvear, Baratillo, Bodegas Álvaro Domecq, Bodegas Arfe, Bodegas Tradición, Delgado Zuleta, Díez Mérito, González Byass, Grupo Estévez, Lustau, O Lusitano (Henriques & Henriques, Quevedo, Alvas de Sousa, Dalva, Bacalao), Osborne, Pérez Barquero, Rey Fernando de Castilla, Sacristía AB, Sánchez Romate, Terras de Portugal (José Mª da Fonseca, Justinos Madeira, Villa Oeiras, Poças), Toro Albalá, Williams & Humbert eta Ximénez – Spínola izan ziren ekitaldi honetan parte hartu zuten ardandegiak.

Artzai Gaztak bezala, beste zenbait ekoizlek ere euren babesa eman nahi izan zieten ardoei, hori dela eta bertan izan ziren C.R.D.O. Aceites de Sierra Mágina, Jamones JABU eta Sierra de Cazorla Agua Mineral.

  • 13230323_1099795400062321_5875171151546767926_n
  • IMG_9832
  • IMG_9834
  • IMG_9833
  • CiQHrpZXAAAXhQl
  • CiQHrqJXEAATZse