Hasi da Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia

IMG_8582 ok baja baja

Kursaal Jauregia gaztaren gazteluan bilakatuta jaialdiak besoak zabalduta hartu dute gaur goizean. Lehen eguneko protagonista nagusia World Cheese Awardseko 29. edizioa izaten ari da. Arratsaldeko 16.00etatik aurrera herritarrak gaztaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute. Lehen aldiz, lehiaketan 3.061 gaztek parte hartu dute, inoiz izan den gazta kopuru handiena.

Artzai Gazta Elkartearen eskutik Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia hasi da. Gaur goizean eman diote irekiera ofiziala, jaialdiko gazta ofizialaren, loredunaren, dastatzearekin. Hiru egunez, Kursaal Jauregia gaztaren gazteluan bilakatuko da; gazta ekoizleen, nazioarteko dastatzaileen, sukaldaritza berri eta tradizionaleko sukaldarien, herritarren, gazta zaleen eta komunikabideen topagune bilakatuta.

Irekiera ekitaldian, Isabel Elizaldek, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak; Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaian Politikako sailburuordeak; Markel Olanok, Gipuzkoako Ahaldun nagusiak; Eneko Goiak, Donostiako alkateak: Luisa Villegasek, jaialdiko zuzendariak eta Artzai Gaztako koordinatzaileak; Pablo Basterrak, Artzai Gaztako lehendakariak eta Jose Mari Ustarrozek, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak; parte hartu dute, besteak beste.

Wolrd Cheese Awards

Irekira ofizialaren, lekukoa eta protagonismoa World Cheese Awards sariek hartu dute, munduko gazta txapelketa garrantzitsuenak. 29. edizioan barneratuta, mundu osoko 3.061 gazta, inoiz lehiaketan izan den gazta kopuru handienak, Gipuzkoako hiriburura bidaitu dute, 266 ahosabai eta usaimen onenek epaitu ditzaten. 5 kontinenteetatik datozen gaztek 31 herrialde ordezkatu dituzte. Epaimahaia, gazta ekoizleak, teknikoak, erosleak, saltzaileak edota elikagai idazleek osatu dute. Victoria Urresti da gazta onenaren aukeraketan parte hartuko duen euskal epaile goren bakarra. Arratsaldeko 17.45ak aldera jakingo da zein izan de Wolrd Champion Cheese-a. Halaber, Wolrd Cheese Awards lehiaketan izan den euskal gazta onena ere emango da ezagutzera.

Halaber, arratsaldetik aurrera herritarrak gaztaren mundura gerturatzeo parada ezin hobea izango dute, ekoizle artisau, sektoreko profesional eta gazta zale guztiekin batera. Nazioarteko ekoizleen 38 standetara bisitak eta dastaketa gidatuak, Jatorri Izendapenen standak eta hitzaldiek gaztaren kultura eta istorioak bertatik bertara jarraitzeko aukera ahalbidetu dute.