Gazta bakoitzaren atzean istorio eta herri izaera bat ezkutatzen da" Bittor Oroz – Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco

Bittor Orozen ustetan, Azaroko jaialdia, gaztagileek eta beste hainbat kolektibok egindako lanari errekonozimentua eta etorkizuneko aukeretarako atea da, gure herria eta gazta, munduko elikadura arloko gorengo mailan posizionatzea lortzen baitu.

“Gazta bakoitzaren atzean istorio bat eta herri izaera bat ezkutatzen da, lekuan lekukoa, beraz, mundua gaztaren bitartez ikusi nahi duena etor dadila Donostiara” esaldi borobilarekin amaitzen du, herria, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdira gonbidatuz.