LAU EGUN SALON DU FROMAG-EN

Lehengo astean ospatu zen Salon du Fromage jaialdian parte hartu du Fine Food-ek. Lau egun iraun dituen ekitaldira munduko bazter guztietako gaztagintza-industriaren ordezkariak bertaratu dira, hala nola Ameriketako Estatu Batuetatik Cathy Strange, Australiatik Will Studd edota Londrestik Neal´s Yard team and Paxto & Whitfield.

Ferian topatu diren kontaktu berrien artean aipagarriena Israeleko gazta-egile batena izan da – orain artean gurean sarrerarik gabeko herrialdea. Azoka jendez gainezka egon da egunero, eta ez da falta izan saltzaile eta ehunka kazetarien presentzia. Halaber, 2011n World Cheese Awardseko irabazlea, Agour Gaztandegiko Peio Etchleku, bertan izan da. Modu honetan, Salon du Fromage Donostian ospatuko den International Cheese Festival eta World Cheese Awards jaialdirako euskarrian bilakatu da.

  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder
  • Placeholder