World Cheese Awardsek eta International Cheese Festivalek 2016an zapore kanariarra izango dute

International Cheese Festival eta World Cheese Awards 2016, azken hau munduko gazta lehiaketarik garrantzitsuena kontsideratua, Donostian ospatuko da azaroak 16, 17 eta 18an, Artzai Gaztaren, Euskal Herriko Gazta Ekoizle Artisauen Elkartearen, zuzendaritzapean. Ekoizpen kanariarrek presentzia nabarmena izango dute. Horrela adierazi zuten pasa den ostiralean prentsaurrekoan Lehen Sektoreko sailburuordea den Abel Moralesek, Luisa Villegas, jaialdiko zuzendariak, eta Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Institutu Kanariarreko zuzendariak, José Díaz-Floresek.

Díaz-Floresek jakinarazi du kanariar Gobernuak Proexcaren bidez kudeatuko duela lehiaketan parte hartuko duten gazten bidalketa eta Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Institutuak eta Kanarietako Landa Eremuko Kudeaketaz arduratzen den enpresa publikoak irletako gaztagileen ordezkariek Euskal Herrira egingo duten bisita kudeatuko dutela. Gainera bi ekitaldietako ekintzetan parte hartu ahal izango dute eta abeltzaintza ustiapenetara eta gaztandegietara bisitak egingo dituzte Idiazabalgo Jatorri Deitura duten ekoizleak ezagutu eta esperientziak elkarbanatzeko.

2

5