Bereziartua Sagardoa Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-eko sagardo ofiziala

Urteko GAZTA jaialdirik garrantzitsuenak badu sagardo ofiziala. Bereziartua Sagardo saritua, Astigarragarra, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival 2016-eko sagardoa izango da.

Jaialdiaren helburua gazta artisauaren produkzioari lotutako bokazioa sustatu eta indartzea bada, gure ohitura, kultura eta natura bultzatuz, Bereziartua Sagardoa azaroaren 16, 17 eta 18an bidaikidetzat izatea aukera ezin hobea da. Sagardo naturalaren elaborazioan erreferente den sagardotegia da Bereziartua, familiaren identitatea mantentzen duena eta modernizazio prozesuen eta tradizioaren arteko balantza bikaina lortzen duena. 1870.urtetik sagardotegi lanetan dabiltza, sagardoarekiko grina sentitzen dute eta denboraldiz-denboraldi nazio eta nazioarteko mailan lortzen dituzten emaitzetan nabaritzen da.

Galiziar sagarrak, frantsesak eta bertakoak erabiltzen dituzte baina Eusko Labelek azkenaldian Euskal Herriko produktuei emandako babesari esker bertako sagarraren produkzioa berreskuratzen dabiltza.

Lau sagardo mota merkaturatzen ditu Bereziartuak: Bereziartua sagardo natural tradizionala, Bereziartua Gourmet Edizioko sagardo naturala (Bost izar), Eusko Label Sagardo natural Berezia eta Bere Sagarado Naturala (formatu txikiko sagardo naturala 33cl).

Esperimentatzen gunean ““Cata de sidra Bereziartua, diferentes manzanas y tipos de acidez que combinan con quesos” aurkezpenaz gozatzeko aukera izango dugu, Aitor Bereziartua, Bereziartua sagardotegiko zuzendari komertzialaren eskutik.

Networking gunean ere egongo da sagardoa bera, non Business agendako profesionalen bilerek izango duten lekua.

LOGOTIPO BEREZIARTUA