ARTZAI GAZTAKO 3 GAZTANDEGI NAZIOARTEAN SARITUAK

LA LEZE, ANGEL LINZOAIN (Atekoa) y PATXI LOPEZ DE URALDE (Larreako Gazta), Artzai Gazta Elkarteko bazkideak diren gaztategiek, hainbat izar lortu dituzte “Great Taste 2021” nazioarteko sarietan Idiazabal Baserrikoa artzai gaztarekin.

Mundu osoko milaka elikagai bildu dira 1994tik Londresen egiten den “Great Taste” lehiaketa ospetsuan, aurten 17. edizioan.

Elikaduraren “OSCARS” sari gisa hartzen dira, eta “Guild of Fine Food” delakoak antolatzen ditu. Aurkeztutako milaka produktuak kategoria desberdinetan sailkatzen dira, eta hainbat kata itsuetan baloratu dira, 500 adituk baino gehiagok parte hartu dutelarik, ahosabai zorrotzenak.

LA LEZE gaztategiak (Ilarduia-Araba) bi sari jaso ditu: 2 izar gazta naturalarekin eta beste 2 izar gazta ketuarekin; Angel Linzoainek  (ATEKOA, Iragui-Nafarroa): izar bat gazta naturalarekin eta Patxi Lopez de Uralde gaztategiak (LARREAKO GAZTA, Larrea-Araba) izar bana jaso du gazta natural eta ketuarekin.

Saritutako gaztak “Great Taste 2021” zigilu berezi batekin ezberdinduko dira.

Artzai Gazta Elkartean dauden 3 gaztategi hauek bakoitzak bere larreetan bazkatzen duten etxeko Latxa artaldeko esne gordina erabiliz egiten dute gazta.

Guzti hauek Idiazabal jatorri izendapenaren barne daude eta familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute eta hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz.

Artzai Gazta eta Idiazabal Jatorri Izendapenetik gaztategi hauek zoriondu nahi ditugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du.