Artzai Gaztak, International Cheese Festival-aren egitaraua aurkeztuko du

Artzai Gaztak, datorren asteartean, hilaren 7a, Euskadi-Basque Country International Cheese Festivalaren egitaraua aurkeztuko du. Aurkezpena San Sebastian Fooden izango da, Hotel Maria Cristinaren behealdean.

Artzaien elkarteak, gazta sektorean gastronomia ikuspegiko ekitaldirik garrantzitsuena antolatuko du aurten, azaroaren 16, 17 eta 18an.

Ekitaldi hau antolatzearen arrazoietako bat, herritarrei eta instituzioei, euren bizibidearen garapena baita artisau eta tradizio lana belaunaldika gordetzeko jasotako babesa eskertzea da. Horregatik, jaialdia herriari zabalik eta interesatuta legokeen edonoren eskura dago, edozein publikori zuzendutako ekintzak eskainiz.

Hiru eguneko egitarauaren barruan, “World Cheese Awards” izeneko lehiaketa ospatuko da, munduko gazta txapelketarik entzutetsuena, non 5 kontinenteetatik etorritako 3000 gazten artean hoberena aukeratuko den. Bertako zein nazioarteko ekoizle txikiak ezagutu ahal izango dira baita euren gaztak dastatu ere, gidarien laguntzarekin. Gastronomia sektoreko profesionalek emandako hitzaldi teknikoez eta chef entzutetsuen eskutik showcooking ezberdinez gozatu ahal izango da jaialdiak irauten dituen hiru egunetan. Gaztaren, elikaduraren eta gastronomiaren munduarekin erlazionatutako pertsonalitate ezberdinak leku bakar batean bilduko dira, etorkizuneko erlazioak eta sinergiak lantzeko, ekoizle txikiei kontaktuak egiteko eta erronka berrien bitartez euren lanbidea garatzeko aukera emanez.