Artzai Gazta, “Villa de Bilbao” Idiazabal Artzain Gazten XIII. txapelketan egongo da

Artzai Gaztak, “Villa de Bilbao” Idiazabal Artzain Gazten XIII. lehiaketa bermatzen du, larunbat honetan, Ekainak 18, Bilboko Plaza Barrian izango dena. Txapelketan, Idiazabalgo Jatorri deiturari lotutako 4 lurraldeetako ekoizleek parte hartuko dute: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa. Denboraldiko lehen lehiaketa da eta txapelketa birako  sari ofizial garrantzitsuenetako bat.

Txapelketak, aldi berean, euskal ondare gastronomikoetako bat gerturatu nahi du Bilbora eta produktu honen ezaugarri onuragarriak ezagutzera eman. Zentzu honetan, Bilboko alde zaharreko merkatarien elkarteak eta Artzai Gaztak, bi doako dastaketa antolatu dituzte, Idiazabal Jatorri deiturako dastatzaile ofizialek emanak. Lehena, merkataritza eta hostalaritzako profesionalei zuzendua, Astelehena, Ekainaren 20ean 20:00etan ospatuko da. Bigarrena, aldiz, publiko orokorrari zuzendua, osteguna, Ekainaren 23an, hau ere 20:00etan izango da.

Artzai Gaztak, gizarte bizkaitarrean gazta honen ezagueran sakondu nahi du urte berezi batean eta munduko gazta txapelketa ezagutzera eman, World Cheese Awards, International Cheese Festivalaren barruan ospatuko dena, Donostian, elkarte berdinak antolatua.

Plaza barriak, artzain gaztaren elaborazio prozesua ezagutzeko zuzeneko erakustaldi bat ere jasoko du. Txapelketak, “gazta gazteak, oso aromatizatuak eta gutxi ketutakoak, artzainak duela hilabete gutxi hasi baitira gazta ekoizten” ekarriko ditu Bilbora Luisa Villegasen hitzetan, Artzai Gaztako koordinatzailea.

clip_image001