ARTZAI GAZTA MADRILGO SALÓN GOURMET-EN IZANGO DA

Artzai Gazta Elkarteak Euskadi-Basque Country International Festivalaren lehen edizioa aurkeztuko du Madrilgo Salon Gourmeten.

Lehen aldiz ospatuko den jaialdi honen baitan mundu mailan dagoen gazta txapelketa garrantzitsuena ospatuko da, World Cheese Awards. Jaialdia Kursaal Jauregian ospatuko da datorren azaroaren 16, 17 eta 18an. World Cheese Awards-en nazioarteko 3.000 gazta eta 300 bat epaik hartuko dute parte.

International Cheese Festival profesionalei zuzenduta dagoen arren, gazta-zaleei eta publiko orokorrari ateak irekiko dizkio, bost kontinenteetatik etorritako gaztak dastatzeko aukera eskainiaz. Madrid Gourmetek jaialdiaren inguruko testigantza zuzena emango du datorren apirilaren 4an.

 

salongourmetmadrid