Artzai Gazta Alimentarian, gastronomia hitzordurik nazioarteko eta berritzaileenean, egon da eta saritua izan da.

Artzai Gazta Alimentarian egon da, Apirilaren 25etik 28ra, Bartzelonan ospatu den Edari eta Elikagaien nazioarteko erakusketaren 40.edizioan. Aurtengoan, Ordiziako (Gipuzkoa) Joseba Insausti gaztagilearen Otatza gaztak “Alimentos de España al Mejor Queso 2015” saria jaso du. Nekazaritza, elikadura eta ingurumen ministerioak (MAGRAMA) antolatzen duen lehiaketa, kalitate handiago eta ezaugarri organoleptiko hobeagoko gaztak sustatzeko helburuarekin, baita ekoizleak kalitatezko gazta egitera suspertu, merkatu zabal eta zorrotzean lehiatzeko.

Alimentariako egonaldia aprobetxatuz, Artzai Gaztak, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia aurkeztu die ekoizleei, banatzaileei eta elikagai,gastronomia eta edarien sektoreko profesionalei, jaialdia garatzeko eta programa eratzeko laguntzen duten sinergiak ixteko bilerak eginez.

Alimentaria 2016 edizio berriak, edari eta elikadura industria batu ditu sektoreko ekitaldi bienal garrantzitsuenean. Jardunaldiak, elikadura sektoreko berrikuntza eta nazioartekotzearen alde apustu egiten du. Topaketak aurreikuspenak bete ditu eta 140.000 bisitari erregistratu ditu.

“Ekitaldia, espainiar elikadura industriaren esportazio plataforma bikaintzat bermatzen da, baita sektorearen berrikuntza garrantzitsu eta merkatuan agertzen doazen joera berrien erakustokitzat ere”, ziurtatu du Barztelonako Firako eta Alimentariako, Josep Lluís Bonet, lehendakariak ohar batean.

Ikuspuntu erabat profesionalarekin, Alimentariak, bertaratutakoei aurkezpen teknikoetara eta profesionalen arteko hitzorduetara bertaratzeko eta negozio aukerak gehiagotzeko aukerak eskainiko dizkie. Gran Viako esparruan 78 herrialdeetatik etorritako 4000 enpresa erakusle hitzartu dira, euren produktuak erregistratutako 140.000 bisitariei erakutsiz, non 800 antolakuntzak gonbidatutako maila altuko nazioarteko erosleak ziren.

Azoka, area ezberdinetan banatzen da, horien artean Interlact aurkitzen dugularik, lehen mailako aurrerakuntza teknologiko eta nutrizionalak dituen sektore tradizional eta artisauaren lehia islatzen duen ikustokia. Ekoizle espainiarrez gain, Irlanda, Erresuma Batua, Luxenburgo eta Frantziako firmek ere euren produktuak ikusgai jarriko dituzte. Esneki garrantzitsuenak lehen eskutik ezagutzeko aukera ezin hobea da Interlact.

Internalct-en barruan, “España, el país de los 100 quesos” aktibitatea dago, aurten 20 urte betetzen dituena eta esnekien mikroenpresa espainiarrak ekoiztutako gazten aukera zabalera jarduten dena. Erakusketa eta dastaketa ikaragarria izan da esneki mikroenpresek ekoiztutako 200 gazta baino gehiagorekin, edonolako ogi, barazki gordin, fruitu eta lagungarri egokiez (marmeladak, eztiak, menbriloa, etab.) lagunduta eta Kataluniako ardo eta artisau garagardo aukera zabalaz hornituta, mugarik gabe.