ALKI EUSKADI BASQUE COUNTRY INTERNATIONAL CHEESE FESTIVAL-AREN BABESLE

Alki 1981-ean sortu zen Itsasun, lapurdiko herri ttiki batean. Garai hartan industrializazioa ahula zen eta ekonomikoki egoera aski larria. Lantegia, bost lagunek, ideiak eta indarrak batuz sortu zuten. Kooperatismoaren hautua naturalki egina izan zen, hori baitzen euren baloreetaz hurbilen.

Esku langintza, teknologia eta eraberritzea lotuz, Alki-k eta Artzai Gazta Elkarteak, elkarbizitzaren irakurmolde berri bat proposatzen dute. Gure ohitura, kultura eta naturarekin lotuta, oraingoa eta betikoa.

Laguntasun honen isla, Alkik Artzai Gaztari bere proiektuan eskainitako babesa da, Lapurdiko enpresaren filosofia bat bait dator Euskadi Basque Country International Cheese Festival-arekin. Euren produktuak jaialdiko gune ezberdinetan erabiliko dira, hainbat aurkezpen eta erakusketetan hain zuzen ere.

http://www.alki.fr/

alki1