World Cheese Awards 2016 izen-ematea zabalik

Abuztuaren 17an zabaldu zen Donostian ospatuko den World Cheese Awards 2016 lehiaketan parte hartzeko izen-ematea. Epea urriaren 11ra arte izango da zabalik, beti ere lehiaketak duen parte hartzaile kopuru mugatua lehenago betetzen ez bada. Parte hartzaile kopuruaren mugara izen-emate amaiera aurretik iritsi ezkero, momentu horretatik aurrera ez da izen-ematerik onartuko.

Izen-emateko, jarraian duzuen estekan sartu behar duzue : World Cheese Awards. Bertan lehiaketaren inguruko informazio guztia topatuko duzue (izen-emate gida, kategoriak…).Captura de pantalla 2016-08-19 a las 10.13.55

Orrialdearen ezkerraldean dagoen lauki gorrian Enter Here hitzetan klik egin eta izen-emate formulariora eramango zaitu.Captura de pantalla 2016-08-19 a las 10.14.08

Aurrez World Cheese Awardsen parte hartu baduzu, lehenagotik duzun erabiltzaile eta pasahitza erabiliaz hasi beharko duzu saioa. Baina parte hartuko duzun lehen aldia bada, erabiltzaile berri bat sortu eta datu basean zure enpresa altan eman beharko duzu.

Behin saioa hasita,Enter Awards botoia sakatu eta zure produktuak lehiaketan inskriba ditzakezu (gazta bakoitza banaka inskribatu behar da). Kontuan izan, gazta bakoitza dagokion kategorian eman beharko duela izena.

Captura de pantalla 2016-08-19 a las 10.14.26