5 kontinenteetako 3000 gazta eta orotariko ekintzak, munduko gazta jaialdirik garrantzitsuenaren osagai

Pablo Basterra, Artzai Gaztako buru; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Luisa Villegas, jaialdiaren zuzendaria eta Yayo Galiana Basque Culinary Center-eko ordezkariak, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-aren egitaraua aurkeztu dute gaur, San Sebastián food-en ospatutako ekitaldian.

Azaroaren 16, 17 eta 18an, gazta, Donostia hiriko protagonista nagusi izango da, non Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-a ospatuko den, Artzai Gazta elkarteak antolatuta. Ekitaldi berri bat, hiru egunez gaztaren kultura gerturatuko diguna. Jaialdia, munduko gazta lehiaketa garrantzitsuenarekin hasiko da, “World Cheese Awards”, 2015 urteko gazta hoberenaren saria emango duena. Jaialdiak, 3000 nazioarteko gazta baino gehiago, gazta ekoizle artisauen ordezkaritza zabala eta 250 epaile, 5 kontinenteetatik etorriak.

Ekintzaz beteriko egitarauak, hiria, gaztaren sektorea inguratzen duen gourmetenarekin beteko du: chef ezagunak, gazta leuntzaile adituak, nazioarteko banatzaileak, epaile arituak, etab,. baina, protagonista nagusi artisau ekoizle txikiak izango dira, lehiaketa hau lehen aldiz Erresuma Batutik Euskadira ekartzea lortu dutela eta. Nazioarteko sari guztietan egoteagatik, irabazitako sariengatik, berrikuntza, naturaren errespetu eta zaintza eta euren lanarekiko duten grinagatik egin dute gure herria nazioarteko txapelketa honen etxe izatearen merezidun, ekintza ezberdinez inguraturik jaialdi interesgarria osatuz.

Int2