TELLERI ZAHAR

Hernaniko Martindegi Auzoan kokatzen den Telleri-Zahar baserrian ardi latxak ditugu. Duela 14 urtetik produkzio ekologikoan gaude eta ardi esnea enbolsatua, arkumea eta gazta dira saltzen ditugun produktuak. Elikagai hauek kalitate handiko produktuak izateaz gain ingurumena errespetatu, lurraren emankortasuna zaindu eta ardien ongizatea ziurtatuz ekoiztutakoak dira.

Horretarako gure lurrak zaintzen ditugu ongarri naturala (ardi ximourra), mineral naturalak (karea, dolomia, e.a) erabiliz eta ardien ziklo naturalak (ahariekin emankortasun naturala egiten da) errespetatuz. Elikagai osasungarriak dira eta zapore handikoak, ez baitute hondakin toxikorik edo transgenikorik. Gainera naturaren lege eta erritmoak errespetatuz ekoiztutakoak dira.

RAMÓN MUGERZA IMAZ

  • Helbidea: Telleri-Zahar (Bº Martindegi)
  • KP: 20210
  • Herria: Hernani
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943330595
  • Email: tellerizahar@telefonica.net