ARTZAI GAZTA elkarteko bazkideek jasotzen duten laguntza bi periodotan bereizten da:

ELABORAZIO PERIODOA

1. Elaborazio Periodoa: Urteko lehen sei hilabetetan, gaztaren elaborazio prozesuaren kontrola egiten da.

  • Gaztandegietara bisitak egiten dira abendua eta uztaila bitartean.
  • Ekoizpena zuzen egiten ari direla egiaztatzen da. Arazoren bat detektatuz gero hura artatu eta irtenbidea ematen zaio.
  • Datuen egiaztapena.
  • Autokontrol-planean dagoenaren ikuskatzea egiten da datuak bilduta. Horrela, kontrolak egoki betetzen ari diren edo ez frogatzen da.
  • Arazo teknologikoei, osasun arlokoei… irtenbidea ematen zaie. Prozesauren abiadarekin bat egiten da, nola lan egiten duten ikuskatzen da eta gaztak ere begiratzen dira.

ELABORAZIO PERIODOTIK KANPO

Urteko azken sei hilabetetan, gaztaren elaborazio prozesua etenda dagoenean, elkarteak prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu artzain eta gazta-egileentzat.

Prestakuntza ikastaroen antolaketa